Beste lan istripu bat gertatu zen atzo, Karrantzan (Bizkaia). Montañan auzoko landaketa batean baso lanetan ari zen langile bati enbor bat erori zitzaion gainera, eta berehala hil zuen.
LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten 35 lagun hil dira lanean ari zirela.
Azkenetako bat basoko lanetan ari zen beste behargin bat izan zen, uztailaren 7an. M.C.F., 27 urtekoa eta Biarritz CO2 azpikontratako langilea, Muxikako zuhaitz landaketa batean hil zen, lanean zebilen makina irauli eta 15 metrotik erorita.