Lan istripua
Langile bat hil da Mungian, teilatu batetik erorita
Gaur eguerdian langile bat hil da Mungian, lanean ari zen etxeko teilatutik erorita. Eraikuntza lanetan zebilen behargina eguerdiko 11:40an Basobarri kaleko etxe bateko teilatuan. Oraindik jakin ez diren arrazoiengatik teilatutik erori da eta bertan hil da. Osalaneko teknikoak arratsaldean bertaratu dira ezbeharraren zergatiak aztertzeko. Langilea atzerritarra dela azaldu du Ertzantzak.
Goizeko 11:40an izan da ezbeharra Mungiako Basobarri kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu