Sindikatu abertzaleak azaldu du langilea "laneko istripu ez traumatiko batean" hil dela, baina ez du azaldu zehazki nola hil den.
Babesa eta "elkartasun sendoena" erakutsi die hildakoaren gertukoei, eta "langile klaseari orokorrean":
Heriotza prekaritatearekin lotu du LABk. "Kasu honetan, beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioago dira. Garraiolariek ez daukate babes egokirik lan gaixotasunen aurrean, eta haien istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontuan edukitzen".