Lan istripuak

Langile bat hil da Santurtziko ontziola batean

Gidatzen ari zen garabia gainera erori zaio langileari, eta hil egin da. Urtea hasi denetik 11 behargin hil dira Euskal Herrian.

Urtarrilaren 22an Olaberriko Arcelor Mittalen (Gipuzkoa) izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea. JON URBE (FOKU)
2020ko otsailaren 4a
09:28
Entzun

Langile bat hil da Santurtziko Zamakona ontziolan (Bizkaia), garabi bat gainera erori baitzaio. Ezbeharra 17:15ean izan da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Langilea bera ari zen garabia gidatzen, ontziolaren barruan; oraindik ez dakite zergatik, baina gainera erori zaio, eta azpian harrapatuta hil da. Bizkaiko suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua.

24 orduan Bizkaian hildako bigarren behargina da; astelehen arratsaldean, Galdakaoko lantegi batean izan zen istripua. Urtea hasi denetik, Euskal Herrian lanean hildako 11. langilea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.