Langile bat kaleratu dute, oporrak eskatzeagatik
GASTEIZ. Gasteizko Heceygo enpresak langile bat kaleratu du, urte eta erdi gaixoaldian pasatu ostean lanera itzuli eta dagozkion opor egunak eskatzeagatik. Euskadiko CCOOk salatu du enpresak lan eskaera jaistea baliatu du «aitzakia gisa» langilea kaleratzeko. Epaitegien sententzien arabera, opor egunak ez dira galtzen gaixoaldian egoteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu