Lan istripua

Langile bat larri zauritu da Barakaldon, BECren obretan

Bilbao Exhibition Center (BEC) Barakaldoko erakusketa azokako obretan lanean ari zen gizonezko bat larri zauritu da lau metroko altueratik erorita. 28 urteko J.P.A. da ezbeharra izan duen langilea, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. BECren eraikuntzan dabilen Eaco behin-behineko enpresa taldeak kontratatuta ari zen lanean. BECek zein Eacok gertatutakoa ikertuko dutela iragarri dute.

2004ko ekainaren 18a
18:55
Entzun
Apirilaren 19an inauguratu zuten BEC, baina oraindik gune batzuen eraikuntza lanak ez dira amaitu. Hain zuzen ere, harrerako egitura metaliko bat altxatzeko lanetan zebilen J.P.A. lau metroko altueratik erori denean.

Garezurreko eta entzefaloko traumatismoa dauka zauritutako langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.