Behargin batek lan istripua izan du Erandioko (Bizkaia) ontziola batean eta oso larri dago. Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) dago. Bilbao Centro Navalen izan du ezbeharra. Astilleros de Murueta taldeko lantokia da hura.
61 urteko gizonezkoa da langilea, L.N.G.
CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, istripua orain dela egun batzuk gertatu zen. 2x4 neurriko xafla garraiatzen ari zen behargina garabiarekin eta, xafla lurrean uzten hasi zenean, kateak kakotik irten zuen eta xafla hanken gainera erori zitzaion. Langilea orduan bizkarrezka erori egin zen eta buruarekin lurra jo zuen.
CCOOk salaketa sartuko du, enpresak segurtasun neurri denak hartuta ez zituelakoan. Erakunde publikoek lan istripuak jaisteko "behar adinako presiorik" ez dutela egiten esan du sindikatuak.
Lan istripua
Langile bat oso larri dago, Erandioko ontziola batean istripua izan ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu