Lan istripua

Langile baten heriotza salatu du LAB sindikatuak

Joan den astean gertatu zen lan istripua. Lesaka inguruan lanean ari zen 57 urteko gizonezkoa da hildakoa.

2017ko uztailaren 1a
09:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Ekainaren 21ean gertau zen lan istripua Lesakan. Doneztebeko 57 urteko gizonezkoa basoan lanean ari zen 36 graduko tenperaturarekin, eta, hain zuzen, heriotza beroak eragindakoa izan zela uste du LAB sindikatuak. Hura izan da lan istripuaren berri eman duena ere.

Sinkatuak gogorarazi du ez dela lehen aldia bero handiarekin lanean aritzeagatik langile bat hiltzen dela —ekainean, baita ere, beste langile bat hil zen Mundakan, itsasadarreko ezkerraldean kolektorea egiteko lanetan ari zela—. "Halako egoerei irtenbide bat ematen ez badiegu, ez dira bakarrak izango", ohartarazi du sindikatuak, eta gogorarazi du kanpoko lanetan aritzen direnen inguruko araudian badirela "hutsune handiak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.