Lanpostuak sortzeko planak aldi bateko lana sustatzen duela salatu du ELAk

Lanbidek 42 milioi euro erabiliko ditu langabeak sei hilabeterako kontrata ditzaten enpresek

Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Lanbidek langabeak kontratatzeko bideratu duen laguntza errefusatu du ELAk, «aldi baterako lana bultzatzen duelako», Janire Landaluze bulego teknikoko kidearen esanetan. Sei hilabetez langabeei lana ematearen truke, 1.800 eta 2.300 euro arteko laguntzak emango ditu Lanbidek. Denetara, 42 milioi euro bideratuko ditu programa horretara, eta tokiko erakunde, enpresa pribatu, irabazi asmorik gabeko erakunde eta gizarteratzeko enpresetan lanpostuak sortzea izango da helburua. 2009an ere neurri berbera hartu zuen Lanbidek, eta epe horretan lan egin zutenetatik %26,1k bakarrik jarraitzen dutela lanean salatu du ELAk.

«Kasurik onenean, sortzen den lanpostua prekarioa eta denbora baterakoa da», esan duLandaluzek. Laguntzek mota horretako lana bultzatzen duela dio. «Enpresek sortuko lituzketen aldi baterako kontratuen gastua ordaintzeko prest dago Lanbide».Landaluzeren hitzetan, langile horienkontratazioa «enpresentzako ia doakoa» izatea bermatzen du Lanbidek.

Mikel Noval arlo sozialeko arduradunaren ustez, Eusko Jaurlaritzak defizita murriztu nahi du, gastuak murriztuz. Eta neurri horrek «langabezia igotzen laguntzen du, eta hori ezkutatzeko, lanpostuak sortzeko planak aurkezten ditu». Era berean, Jaurlaritzak enplegu politikarik ez izatea salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.