Lau hilabete egin dituzte greban Amaia Carren
Areetako (Getxo) Amaia Car-Talleres Gazteluko langileek lau hilabete egin dituzte jadanik greba mugagabean. Maiatzaren 27an hasi zuten lanuztea, zuzendaritzak soldatak %15 arteko jaitsiko ziela jakinarazi ziela eta. Horrekin batera, lan baldintzak «era nabarmenean» aldatuko zituztela jakin zuten beharginek, ordu arteko lan hitzarmena baztertuta zuzendaritzak erreforma aplikatuko zuelako. ELAren ordezkaritzarekin osatutako langile batzordeak erreformaren kontrako lan ituna nahi du, eta zuzendaritzak, soldatak jaitsiera alde batera uztea. 22 langile ditu auto tailerrak, eta batzordeak esan du enpresako ituna lortu arte ez dutela bertan behera utziko lanuztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu