Irudia.Donostia
LAU KALITATE ZIURTAGIRI PESA-RI
Zerbitzua etenik gabe hobetzeko egiten duen ahalegina aitortu zion atzo Aenorrek Pesari. Baina, Kursaalean egindako ekitaldian, ez zieten saririk eman garraio enpresako arduradunei, kalitate ziurtagiriak baizik. Bat, bi, hiru eta lau ziurtagiri: «Nazioarteko linearen» erabiltzaileei ematen dien zerbitzuagatik, UNE-13186 ziurtagiria —Hego eta Ipar Euskal Herria lotzen ditu—; laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeagatik, OSHAS 18001 ziurtagiria; kalitatezko kudeaketa sistema integralagatik, ISO 9001 ziurtagiria; eta ingurumen kudeaketari, hondakinen tratamenduari eta iraunkortasunari lotutako eskakizunak betetzeagatik, ISO 14001 ziurtagiria. Urtean bederatzi milioi bidaiari garraiatzen ditu Pesak, eta 450 langile ditu, hamarretik bederatzi finkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu