Lan gatazkak

Lucarten eskaintza onartu du CELeko enpresa batzordeak

Guztira 59 langilek erretiroa hartuko dute, eta 21 langile joango dira kalera, haietako lau beren borondatearen aurka.

CEL enpresako langileak, Zallatik Bilbora egin zuten martxaren amaieran, joan den uztailaren 13an, Bizkaiko Aldundiaren parean. MOIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2017ko azaroaren 23a
19:42
Entzun

Alternatiba enpresaren itxiera zela ikusita, CELeko langileen batzarrak Lucarten proposamena onartu zuen astearte arratsean. Baina enpresa batzordearen oniritzia behar zen —ELAk gehiengoa du—, eta ez da gaur arratsaldera arte iritsi. Azken saio bat egin zuen kaleratzeak gutxitzeko eta kalte-ordainak handitzeko, eta bi xedeak lortu zituela aldarrikatu du.

Horrenbestez, 59 langilek erretiro aurreratua hartuko dute, eta 21 kalera joango dira, horietatik lau beren borondatearen aurka. Kaleratzea onartu dutenak lan poltsa batean sartuko dira, eta haiei deituko diete enpresak norbait kontratatu behar badu.

Paper enpresa konkurtsoan sartu zenean, 222 langile zituen, eta lau lantegi: bi Artziniegan (Araba), eta bana Bizkaiko Enkarterriko bi herritan, Zallan eta Gueñesen.  

Lanean geratzen diren langileek soldata txikiagoak jasoko dituzte. Soldatak batez beste %20 jaitsiko dira: gutxienez %8 txikituko diete (80 langileri), eta gehienez %50 (zuzendari batek).

Lucarten alde egin zuten erakundeek, sektoreko enpresa delako, eta eskaintza «serioa» egin zuelako. 6,3 milioi pagatuko ditu CELen truke, eta agindu du hurrengo bost urteotan hogei milioi inbertituko dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.