Legebiltzarrean lurzoruaren legea txiribueltaka batetik, eta burtsak ere zoru zoro irristakorra zapaltzen duela dirudi. Ibex-35 indizeak irabaziakizan zituen, baina aldakortasuna izan zen eguneko ezaugarri. AEBetako datu makroekonomikoak ez ziren txarrak izan, baina Europak hotz hartu zituen. 2.271 milioi euroren salerosketak interes aldakorrak izan ditzake, noski. Moviles ipotxak eta Edurnezurik %0,5na pasa galdu zuten, baina TPI (+%1,25) ipotxarengan sendotu zen Telefonicaren itxura ona. Bankuen artean, BBVAk %0,38 irabazi zuen, baina kontrapisu moduan Santanderrek %0,31 galdu zuen. Bai-bai-bai, Repsol-YPFk %1,05 irabazi zuen, %1eko irabazien muga gainditu zuten Inditex, Sacyr, FCC, Enagas eta enparauek lez. Ez-ez-ez, Iberiak (-%1,47), Arcelor (-%0,59) eta Altadisek (-%0,42) kale egin zuten. Egun laua, zoru zorokoa, nora ezean berdindua.
-France Telecom: %2,58 galdu zuen atzo eta Eurostoxx-50 indizeko akzio kaskarrena izan zen, %1,75 galdu zuen Alcatelekin batera. Arrazoia, Morgan Stanley inbertsio bankuaren iritzian dago. %13 gutxitu eta 26 eurora jaitsi du banku horrek, France Telecomen akzioak lor dezaken prezioaz duen iritzia. Parisen 23,82 eurotan itxi zuen kotizazioa. Iazko iraila 19 eurotan hasi zuen eta joera gorakor nahiko egonkorra izan du ordudanik.
BURTSA
Lurzoru zoroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu