Ekonomia

Madrilek Jaurlaritzak baino 673 milioi euro gehiagotan kalkulatu du datorren urteko kupoa

Espainiak dituen eskumenengatik ordaindu beharrekoa 851 milioi euro direla kalkulatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Espainiako Gobernuak, 1.524. Iazko aurreikuspena 812,15 milioikoa zen.

2013ko urriaren 18a
13:31
Entzun

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du kalkuluaren gaineko gorabeheraren berria, PSE-EEk galdetuta. Espainiako Gobernuak datorren urteko bere aurrekontuetan 1.524 milioi euro jasotzea aurreikusi du, baina datua ez dator bat Eusko Jaurlaritzarenarekin, 673 milioi euroren aldea baitago.

Iaz egindako aurreikuspenaren aldean, jauzi handia egin du Espainiako Gobernuak, iazko kalkulua 812,15 milioikoa baitzen. Alde hori kupoaren batzorde mixtoan leundu beharko dute bi aldeek. Espainiako aurrekontuetan zehaztu zuen gobernuak 2012-2016 urteetarako kupoa kalkulatzeko metodologia zehaztu gabe dagoela.

Aurreko urteetan ere izan da aldea, eta oraindik adostu gabe dago; guztira, 900 milioi euro daude auzitan. Gatzagaetxebarriak esan du desadostasunak "ohikoak" direla eta politikaren oinarria "elkarrizketa bidez lortzen den akordioa" dela.

Gaineratu du errenta mailaren arabera kalkulatzen dutela kupoa eurek, diputazioek Jaurlaritzari eman beharreko dirua kalkulatzen den modu berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.