Deflazioaren mamua uxatzen ari den bezala, inflazioa apurka igotzen ari da. Espainiako INE estatistika erakundeak emandako informazioaren arabera, Hego Euskal Herriko Kontsumo Prezioen Indizea, apirilarekin alderatuta,%0,6 igo zen maiatzean, eta, horrenbestez, urtearteko tasa %1,6an geratu zen. 2008ko abenduaz geroztik lortu den inflaziorik handiena da. Kontuan hartu beharrekoa da iaztik hona sei hilabetez urtebeteko KPIak jaitsierak izan dituela eta orain arte %1,3tik behera egon dela.
Lau lurraldeen artean, ez dago alderik, guztiek ere %1,6 eta %1,7ko urtearteko tasarekin amaitu zutelako maiatza. Nabarmentzeko modukoa da KPIa osatzen duten hamabi sektoreen artean gehien igo direnetako batgarraioa (%0,5) izan dela, eta hori erregaiaren garestitzearen ondorioz izan da. INEren arabera, maiatzean erregaiak garestitu egin ziren Hego Euskal Herrian (%1), batez ere Nafarroan (%1,5). Urtebetean, berriz, %20 inguru.
Elikagaiak eta edariak, berriz,bere horretan geratu ziren. KPIari berehalakoan eragiten duten produktu energetikoak eta elikagai freskoak kenduta lortzen den azpiko inflazioa %0,3koa da Hegoaldean. Horrek esan nahi du KPIaren sakoneko joerak deflaziotik gertu segitzen duela etaerregaiaren garestitzeak zerikusi zuzena duela inflazioaren igoerarekin.
Confebask enpresaburuen elkartea pozik azaldu da eurogunearen pareko KPIa dagoelako.
Maiatzean, prezioek %0,6 egin zuten gora Hegoaldean
2008ko abendutik, urtearteko tasa handienera ailegatu da inflazioa lau lurraldeetan: %1,6ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu