Maite zaituztegu!

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Esan zieten txerritxo ehiztariek txerritxoei atzo. Eta akzioak erosteari ekin zioten. Batetik, txerritxoek ez dutelako inor hiltzen (nahiz zenbait inbertsio edo diru deusezteko gai izan), eta, bestetik, ehiztariok jasaten dutena ez delako tortura, euren borondatez jasaten baitituzte errenta aldakorraren gorabeherak. Saldu edo erostean adierazpen askatasuna errespetatzen denez, 1.992 milioiren adierazpenak izan ziren atzo, eta %0,68ko irabaziak pilatu zituen Ibex-35 indizeak. Zorionez, ez zuten inor inhabilitatu: Arcelor eta Iberia %3na pasako igoerekin txalotu zituzten eta, zigortuena, Grifols (-%3,81) izan zen. Santander (+%2,11) erraldoiak eta %1na pasa irabazi zuten Repsol-YPF eta BBVAk azken epaia eman zuten. Finean, AEBetako enplegu datuek erakarri dute astean arreta gehien, eta enplegu galera makaldu dela bistakoa da. Horrelako ingurumarian, gure indizeek behetik baino goitik ibiltzea hobetsi dute; baina tentuz. Egun arrunta.



Gamesak (+%1,03) haizea alde edo kontra duen, eztabaida asko pizten duen gaia da; kotizazioaren aldakortasunean islatzen da hori. AEBetan Obamak energia berriztagarrien aldeko mezua haizatu ostean, Garoñakoak finka lezake Espainiaren apustuaren tamaina. Azken sei hilabeteotan %12 irabazi du Arabako enpresaren akzioak, baina duela urtebete baino %56 gutxiago balio du oraindik. Duela bi urte ere, 25 euroren bueltan zebilen eta, atzo, 14,73 euroan itxi zuen eguna (-%48). Iberdrolak (-%0,83) berriki kapitalaren %10 saltzeak zer pentsa ematen du.

Esan zieten txerritxo ehiztariek txerritxoei atzo. Eta akzioak erosteari ekin zioten. Batetik, txerritxoek ez dutelako inor hiltzen (nahiz zenbait inbertsio edo diru deusezteko gai izan) eta, bestetik, ehiztariok jasaten dutena ez delako tortura, euren borondatez jasaten baitituzte errenta aldakorraren gorabeherak. Saldu edo erostean adierazpen askatasuna errespetatzen denez, 1.992 milioiren adierazpenak izan ziren atzo eta %0,68ko irabaziak pilatu zituen Ibex-35 indizeak. Zorionez, ez zuten inor inhabilitatu: Arcelor eta Iberia %3na pasako igoerekin txalotu zituzten eta, zigortuena, Grifols (-%3,81) izan zen. Santander (+%2,11) erraldoiak eta %1na pasa irabazi zuten Repsol-YPF eta BBVAk azken epaia eman zuten. Finean, AEBetako enplegu datuek erakarri dute astean arreta gehien eta enplegu galera makaldu dela bistakoa da. Horrelako ingurumarian, gure indizeek behetik baino goitik ibiltzea hobetsi dute; baina tentuz. Egun arrunta.







Gamesak (+%1,03) haizea alde edo kontra duen, eztabaida asko pizten duen gaia da; kotizazioaren aldakortasunean islatzen da hori. AEBetan Obamak energia berriztagarrien aldeko mezua haizatu ostean, Garoñakoak finka lezake Espainiaren apustuaren tamaina. Azken sei hilabeteotan %12 irabazi du Arabako enpresaren akzioak, baina duela urtebete baino %56 gutxiago balio du oraindik. Duela bi urte ere, 25 euroren bueltan zebilen eta, atzo, 14,73 euroan itxi zuen eguna (-%48). Iberdrolak (-%0,83) berriki kapitalaren %10 saltzeak zer pentsa ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.