Krisia industriaren beste arlogehienak baino hobeto gainditzen ari da makina-erremintaren sektorea. Hego Euskal Herriko eta Espainiako enpresek %22,7 gehiago fakturatu zuten iaz, esportazioek %37,8 igo izanaren ondorioz. Esportazio horietatik %80 baino gehiago «Euskaditik» egin zirela nabarmendu du Jose Miguel Corres BECeko kontseilari nagusiak, eta Makina-erremintaren 27. Biurteko Azokaren bidez datu hori «hobetu» nahi duela gaineratu du. Astelehenetik larunbatera arte egongo da zabalik Barakaldon, BEC erakustazokan.
Aurtengo azoka, gainera, duela bi urte egin zena baino jendetsuagoa izango da. Denera 1.171 enpresak erakutsiko dituzte euren produktuak, 2010ean baino %7 gehiagok. Nazioartetik 25 herrialdetako enpresak iritsiko dira. Horietatik asko, gainera, sektorean erreferente diren herrialdeetatik; Alemaniatik eta Italiatik, kasu.
Azokan garrantzi nabarmena izango du abiatzeko makina-erremintaren sailak, erakusleen %35 arlo horretakoak baitira. Deformazioko makina-erremintak %20ko presentzia izango du, makina-erremintarako erremintak %11, eta osagarrien sailak, azkenik, %8.
Azokan, berrikuntza eta diseinuaren Espainiako saria ere emango diote enpresa bati, «sail horretan lan egin duten enpresei haien lana aitortzeko».
Makina-erremintaren azokan erakusleak %7 gehituko dira
Datorren astelehenetik larunbatera egingo da erakustaldia, eta 1.171 enpresak hartuko dute parte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu