Irudia. Madril

MARTXA BELTZAREN AZKEN URRATSAK

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Leondik, Asturiastik eta Terueldik (Espainia) Madrilerainoko bidea egin dute berrehun bat ikatz meatzarik, salatzeko Espainiako Gobernuak ikatzari ematen dizkion diru laguntzak txikitu nahi dituela. Atzo iritsi ziren Madrilera, baina gaur manifestazioa egingo dute Industria Ministerioaren aurrean. Espainiako Gobernuarekin bilera bat ere izan nahi zuten egoerari irtenbide bat emateko, baina ezezkoa jaso dute. Ikatz meatzaritzaren iraupena bermatzeko neurriak hartzeko deia egin die LABek Espainiako Gobernuari eta Europako instituzioei. Irudian, Aragoiko meatzariak, Asturiaskoekin eta Gaztela eta Leongoekin elkartu diren unean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.