Ekonomia

Martxoan 5.534 langabe gehiago erregistratu ziren INEMen Hego Euskal Herrian

Iazko martxoan baino 15.000 langabe gehiago daude; guztira, ia 200.000. Zerbitzuen sektoreak eragin ditu batik bat langabeziaren igoera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta jaitsiera Nafarroan.

2011ko apirilaren 4a
14:35
Entzun

Espainiako Lan Ministerioak gaur eman ditu ezagutzera langabeziaren martxoko datuak, eta Hego Euskal Herrian 5.534 langabe gehiago erregistratu zirela jakinarazi du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan langabeziak gora egin du; Nafarroan, aldiz, behera egin du otsaileko datuekin alderatuta: 561 langabe gutxiago zeuden izena emanda, horietatik 452 zerbitzuetan.

Iazko martxoko datuen aldean, ordea, Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin du gora. Iaz baino 15.000 langabe gehiago daude: guztira, 196.856. Nafarroan bezala, beste lurraldeetan zerbitzuek baldintzatu dituzte datuak. Izan ere, Bizkaian 1.502 langabe gehiago daude sektore horretan, Araban 882 gehiago eta Gipuzkoan 872 gehiago. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan den gorakadak zerikusia du aurreko astean INEMen zerrendetan atzeman zuten akatsarekin. Langairen eta INEMen zerrendak bateratzean, ohartu ziren hiru lurralde horietan INEMen zerrendan ez zeudela erregistratuta Langain izena emandako 7.500 langabe.

Datuak

Araba. Martxo bukaeran, 24.894 langabe: otsailetik +2.647 (+%11,9), iazko otsailetik +4.450 (%21,77).
Bizkaia. Martxo bukaeran, 83.498 langabe: otsailetik +2.195 (+%2,7), iazko otsailetik +7.496 (+%9.86).
Gipuzkoa. Martxo bukaeran, 43.159 langabe: otsailetik +1.253 (+%2,99), iazko otsailetik +1.480 (+%3,55).
Nafarroa. Martxo bukaeran, 45.305 langabe: otsailetik -561 (-%1,22), iazko otsailetik +1.552 (+%3,55).
Hego Euskal Herria. Martxo bukaeran, 196.856 langabe: otsailetik +5.534, iazko otsailetik +14.978.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.