Ildo horretatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak ez daude batere gustura EBko Arrantza ministroek bart goizaldean adostu dituzten kuotekin: galarazpena, gutxienez, ekaina arte luzatzea nahi lukete.
Gonzalo Saenz de Samaniego Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritza sailburuak ere kritikatu egin du EBko Arrantza ministroen akordioa: Espainiak eta Frantziak antxoa berritzeko eta ugaritzeko irizpide zientifikoak barik, bien arteko harreman politikoak hobetsi dituztela adierazi du.
Nolanahi ere, antxoa arrantzatzeko kuota asko jaistea erabaki du: guztira 5.000 tona antxoa arrantzatu ahal izango dira Bizkaiko Golkoan —4.500 Bizkaia eta Gipuzkoakoek, eta Espainiaren menpeko Kantauriko arrantzaleek eta 500 Lapurdi eta Frantziakoek—. Iaz, berriz, 30.000 tonakoa izan zen antxoa kuota.
Arrantza