Mas Movil enpresak adierazi du egoitza Donostian mantendu nahi duela

2016ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Mas Movil telefonia enpresako kontseilari ordezkari Meinrad Spenger Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanorekin elkartu zen atzo, eta azaldu zion enpresaren egoitza Donostian mantentzeko asmoa dutela. Azkenaldian erosketa handiak egin ditu Mas Movilek: lehenik, Pepephone erosi zuen, 158 milioi euroren truke, eta, gero, Yoigo, 612 milioiren truke. Espainiako telefonia merkatuko enpresa handienetan laugarrena da orain. Olano gustura azaldu da enpresak adierazitako asmoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.