Matrikulazioak %34 murriztu dira urtarrilean
DONOSTIA. Amaitu bezala ekin diote urteari auto saltzaileek: matrikulazioen beheranzko joerarekin. Hego Euskal Herrian 2.913 auto saldu dira urteko lehen hilabetean, iaz epe berean baino 1.524 gutxiago. Ehunekotan esanda, %34,34koa izan da jaitsiera. Lau herrialdeetan egin dute behera salmentek, baina batez ere Nafarroan, %40. Araban eta Bizkaian %37 eta Gipuzkoan ia %17.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu