Mendiak dio langileen adina ezin dela oztopo izan

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Gaur egun, 100.000 pertsona baino gehiago ari dira lan bila Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, horietako askok 50 urte baino gehiago dituzte. Agin guztietakoei lan aukera berak bermatzeko, Adinlan gida sortu du Lan eta Enplegu Sailak, eta hartan jaso ditu adinaren gaia kudeatzeko existitzen diren hainbat tresna; besteak beste, Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 plana eta Lanbide Hobetzen programa. Gida irekita dago; sortu ahala, tresnak gehituko dituzte.

Aukera berdintasuna bermatu nahi dute, «diskriminaziorik gabe eta adinagatik inor kanporatu gabe». Belaunaldien arteko bizikidetza profesionala ere sustatu nahi dute. «Langileen adina ezin da oztopo bihurtu: aukera bat izan behar du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.