Mercedeseko hirugarren espedientea onartu dute sindikatu gehienek

Lan hitzarmena lortzeko oinarriak finkatu dituzte CCOOk, UGTk eta CGCk Iruñeko Volkswagenek

Miren Garate.
Donostia
2010eko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Aurreko bi espedienteei bezala, hirugarrenari ere oniritzia eman diote Gasteizko Mercedes Benzen ordezkariak dituzten sindikatu gehienek: CCOOk, UGTk, USOk eta Ekintzak esan diote baietz hain zuzen. ELA, LAB eta ESK ez daude ados. Lan Sailak onartuz gero, 2.874 langileri eragingo die espedienteak.

Hasiera batean, UGTk bakarrik babestu zuen enpresaren proposamena. CCOOk azaldu duenez, iritzia aldatuta «arduraz jokatu» nahi izan du. «Sindikatuok onartzen ez badugu, espedientearen baldintzak okerragoak izango direla ohartarazi digu zuzendaritzak», jakinarazi du. Soldatak osatzeko konpromisoa alde batera utziko duela eta 53 urtetik gorakoak ere espedientean sartuko dituela esan du enpresak.

Hala ere, UGTren jarrera salatu du CCOOk. «Enpresarenproposamena onartu du lehenengoan, negoziatzeko eta presionatzeko aukera guztiak suntsituz». Enpresaren egoera ikusita, baldintza hobeak lortzeko aukera zegoela uste du sindikatuak. Espedientean dauden bitartean soldata gordinaren %70 jasoko dute langileek; aldiz, oporrak eta aparteko ordainsariak osorik kobratuko dituzte.

Espedienteari buruz ez, lan hitzarmenari buruz ari dira eztabaidan Iruñeko Volkswagenen. UGTk, CCOOk eta CGCk hurrengo hiru urteetarako akordiorako oinarriak finkatu dituzte dagoeneko.Soldataren, inbertsioaren eta enpleguaren aldeko neurriak biltzen ditu hitzartutakoak. Besteak beste, datorren urtean eta 2012an, 250 langileri kontratu finkoak egitekoeskatu dute sindikatuek. Aurten, beste 150 egingo zituela agindu zuen enpresak. Gaur egun, mila aldi baterako langile baino gehiago ditu VWek.

Baliabide propioekin

General Motors autogileak, berriz, Europako gobernuei Opelentzat egindako abal eskaerak erretiratu dituela iragarri du. Berregituraketa plana bitarteko propioekinfinantzatu nahi du. Aurreko astean Alemaniako Gobernuak ukatu egin zion laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.