krisia eurogunean

Merkel: "Itun fiskala beharrezkoa da eurogunearentzat, baina ez nahikoa"

Alemaniako kantzillerrak uste du beste arlo batzuetan ere "koherentzia" beharrezkoa dela.

2012ko ekainaren 7a
16:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak gaur adierazi du itun fiskala "nahitaezko baldintza" dela eurogunea egonkortzeko, baina ez dela "nahikoa". Haren arabera, beste arlo batzuetan ere beharrezkoak dira "koherentzia" eta "komunean egindako gauza gehiago".

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarekin egin du agerraldia Merkelek. Biek, Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroarekin batera, Europako ikasle talde baten eztabaida bilera batean parte hartu dute.

Cameronek berretsi du Erresuma Batua ez dagoela eta ez dela eurogunean egongo, eta beharrezkotzat jo du horren parte diren herrialdeen artean integraziorako indarrak jartzea. "Ziur nago datozen urteetan beharrezko pausoak emango dituztela", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.