Metalgintza, garbitzaileak, ostalaritza...
Osakidetzako garbitzaileek lan hitzarmena berritu zuten herenegun. Ehun greba egunen ondoren, beste 2.500 izen gehitu ziren aurten lan ituna berritu duten langileen zerrendara. Izan ere, eta LHK-k nabarmendu bezala, aro oparoa izaten ari da. Gipuzkoan bakarrik sektore mailako sei lan hitzarmen berritu dituzte aurten: metalgintza, ostalaritza, arropa salmenta, arte grafikoak, gozogintza eta elikadura industria. Guztira 60.000 langile inguru dira guztien artean. Bizkaian, berriz, zahar etxeetakoa izan daoihartzunik handiena izan duen akordioa; baina, besteak beste, arropa saltzaileena eta etxez etxeko laguntzaileena ere sinatu dira. Araban akordio gutxiago egon dira, baina, esaterako, ardoaren industriako langileen ituna sinatu da. Michelin enpresan ere berritu dute, nahiz eta Euskal Herriko langile gehienek aurka bozkatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu