Kontratua Mexiko Hiriko metroa egiten ari den azpiegiturak eta unitateak berritzeko proiektuaren barruan dago, eta lehen unitateak 2018ko lehen seihilekoan entregatzekoak dira.
Harreman luzea du CAFek Mexikorekin. 1992. urtean hasi zen han lanean, eta, ordutik, Mexiko Hiriko metro-linea ugaritarako unitate asko hornitu ditu. Esaterako, 2009 amaieran, CAFek jaso zuen hamabost urteko iraupeneko kontratu bat metroan zerbitzuak emateko, 30 unitate alokatzeko eta ldi horretan trenen erabateko mantentze-lanaz egiteko.
Urtebete lehenago, berriz, Buenavista-Cuautitlán ibilbidean metroko linea kudeatzeko kontratua lortu zuen, 50 urterako.
Horri guztiari Mexiko eta Toluca lotuko dituen hiri arteko trenaren proiektua ere gehitu behar zaio; horrek 30 unitate elektrikoren horniketa biltzen du, eta seinaleztatze-sistemaren zati bat eta proiektuaren koordinazioaren eta integrazio-ingeniaritzan ere parte hartuko du.
Mexikon ez ezik, Ameriketako merkatu garrantzitsuetan tren hornitzaile nagusietako bat da CAF, hala nola AEBetan, Brasilen, Venezuelan, Kolonbian, Ekuadorren eta Txilen.
Abuztuaren hasieran Bruselako metrorako 43 unitate hornitzeko kontratua lortu zuen Beasaingo konpainiak.