Enpresak

Miasan, 31 langile joango dira kalera

Iruñeko autogintza enpresaren konkurtsoaren administratzaileak erabaki du fabrikak lanean jarraitzea, balizko erosle bati gauzak errazteko. 

Miasaren lantegia, Landabenen. IñIGO URIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko ekainaren 23a
12:55
Entzun

Epaileak ontzat hartutako erregulazio espedientea indarrean jartzea erabaki du Miasaren konkurtsoaren administratzaileak. Espediente horretan Iruñeko enpresako 94 langileak agertzen diren arren, 31 joango dira orain kalera. Horietatik hamazazpik dagoeneko beren izena eman zuten enpresatik alde egiteko, kalte ordain baten truke. Bitartean, ordaindutako baimen batekin ari ziren, lanera agertu gabe.

Izan ere, administratzaileak uste du oraindik badagoela Miasa edo haren zati batzuk lanean jarraitzeko aukera. Horregatik, beste 63 langileek beharrean jarraituko dute, Miasaren jarduerari eusteko, eta ager daitezkeen inbertsiogileentzat interesgarriagoa izateko.

Autogintza sektoreko enpresa bat da Miasa, eta Iruñeko Landaben poligonoan dago. Urriaz geroztik dago konkurtsoan, hartutako zorrak ezin ordainduta, eta otsailean hasi zuen likidazio prozesua konkurtsoa daraman administratzaileak.

Miasak ibilgailuentzako abiadura kaxen urkilak ekoizten ditu, eta prozesua osorik egiten du, galdeketatik piezen mekanizaturaino. Enpresaren jabea Huarte familia da; frankismo betean Nafarroako industrializazioaren arduradun nagusitzat jotzen den Felix Huarteren oinordekoak, alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.