Michelinen 24 orduko lanuztea egingo dute, laneko azken heriotza salatzeko
GASTEIZ. ELAk jakinarazi duenez, gaur 24 orduko lanuztea egingo dute Michelinen Gasteizko lantegian, eta elkarretaratze bat egingo dute 13:00etatik 15:00etara bitartean, lantegiaren hegoaldeko atean. ELAk dei egin dio Lan Ikuskaritzari, «aurre egin diezaion Gasteizko Michelinen gertatzen diren ezbehar kopuru itzelari». Lantegi horretan, lau behargin hil dira lan istripuetan azken bi urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu