Erretreten erreformak Frantziako kaleetan pizturiko sua hauspotu egin zuen atzo maiatzaren lehenak. CGT sindikatuaren arabera, bi milioi pertsona baino gehiago atera ziren atzo kalera, eta horietako milioi erdi, Parisen. Frantziako Ministerioak, berriz, adierazi zuen manifestariak 782.000 izan zirela, eta, Parisen, 112.000.
Istiluak gertatu ziren hainbat hiritan; besteak beste, Parisen bertan eta Lyonen, Tolosan (Okzitania) eta Naoneden (Nantes, Bretainia).
It’s Mayday 2023 and cops are being set on fire in #Parispic.twitter.com/wY6c11eKsc
— Ill Will (@illwilleditions) May 1, 2023
Barne MInisterioaren arabera, gutxienez 108 polizia zauritu zituzten atzoko protestetan. Ez du Poliziak zaurituriko protestarien kopururik eman, ordea. Halere, 291 pertsona atxilotu zituztela gaineratu du.
A Lyon, le Mc Donald's de la Guillotière entièrement saccagé et tagué #Manif1erMai#Lyon#McDopic.twitter.com/YGG4XdTsaN
— actu Lyon (@actufr_lyon) May 1, 2023
Elisabeth Borne Lehen ministroak adierazi du indarkeria «onartezina» zela.
Police having a bad day in #Parispic.twitter.com/y9Ffh2XUL5
— Ill Will (@illwilleditions) May 1, 2023
Sindikatuetako ordezkariek gobernuari ohartarazi diote erretretaren erreformaren aurkako haserrea bizirik dagoela. «Ez dugu orrialdea pasatuko pentsioen erreforma hau baztertzen ez duten arte. Irabazteko gogoa indartsu dago», esan zuen atzo Sophie Binet buruzagiak.
Denera 300 manifestazio inguru egin zituzten atzo. Gerald Darmanin Barne ministroaren esanetan, horietako gehienetan ez zen indarkeriarik egon.