Molimok eta Poineauk ordezkatuko dute Berhokoirigoin EHLGren buruzagitzan
AINHIZE-MONJOLOSE. Mixel Berhokoirigoin orain arteko buruaren ordezkoak hautatu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG). Lehendakari bat izan beharrean, bi izango ditu orain: Beñat Molimos eta Francis Poineau. Molimos laboraria da Bunuzen (Nafarroa Beherea), eta Buru Beltza elkarteko lehendakariorde eta EHLGko bulegoko kide 2007az geroztik. Poineau, berriz, artzain eta gasnagilea da Mitikilen eta Larrainen (Zuberoa), eta Ossau-Iraty sor-markaren burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu