Enpresak

Mondragon taldeko industriak 6.000 milioi euroren salmentak egin ditu 2019an

Korporazioaren TuLankide aldizkariak jakinarazi du lehen aldia dela 6.000 milioi euroko langa igaro dena. 300 enplegu sortu dituzte taldeko industria enpresek azken urtean.

Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzin, Arrasateko bere bulegoan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
xabier martin
2020ko martxoaren 2a
17:14
Entzun

Mondragon taldeko alor industrialeko kooperatibek 2018an baino %2,5 gehiago saldu zuten iaz, eta horrek 6.020 milioi euroko fakturazioa eragin du dibisio guztia aintzat hartuta. Salmenta horien bi heren baino gehiago nazioarteko merkatuetan egin dituzte enpresek; Arrasateko kooperatiben nazioartekotze maila garbi uzten duen datua da. Guztira, 4.214 milioi euro munduko merkatuetan egin dituzte, kopurua %2,2 igota.

Mondragon taldeko enpresek 146 ekoizpen zentro dituzte mundu zabalean ez alferrik, eta horietan 14.500 langilek dihardute. Barne merkatua esaten dion esparruak ere —Iberiako penintsula, Portugal salbu— albiste onak ekarri ditu Arrasateko korporazioarentzat, %3,2 handitu baitira salmentak han.

Fakturazioaren eboluzio positibo hori enplegu datuetan islatu da 2019. urtean, arlo industrialean betiere. 298 enplegu sortu dituzte alorreko kooperatibek, eta 39.020 dira guztira taldeko enpresentzat aritzen diren bazklde edo soldatapekoak industriako sektorean. Azken bost urteetan, hazkunde esanguratsua izan du enpleguak: 2014tik 2019ra, 7.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte enpresek, horietatik erdiak baino gehiago (%54) Euskal Herrian eta haren inguruetan. Azken datu bat ere eman du Mondragonek enplegu sortzaile gisa duen garrantzia nabarmentzeko: industria arloan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden enplegu guztien %9,3 ematen ditu korporazioak gaur egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.