1. Helburua. 26.000 milioi euro aurreztea datozen hiru urteetan: 4.500 aurten, 10.500 2013an, eta 11.000 2014an.
2. Administrazioa. Funtzionario kopurua %10 murriztuko da, batez ere erretiro aurreratuen bidez. Zuzendaritza karguen %20 desagertuko da.
3. Armada. Armadaren tamaina jaitsi eta gutxienez soldaduen %10 kenduko dira.
4. Justizia. 37 auzitegi ezabatuko dira, eta justizia administrazioko beste atal batzuk berrantolatuko dira.
5. Probintziak. Asko jota, 50 probintziatan banatuko da Italia. Gaur egun, 110 daude. Hamar metropoli-barruti izendatuko dira.
6. Toki erakundeak. 700 milioi gutxiago aurten eta 1.000 datorren urtean eskualdeentzat. Udalentzat 500 milioi gutxiago aurten, eta 2.000 datorren urtean.
7. Ospitaleak. Ospitale txikiak ixtea aurreikusi zen arren, neurri polemiko hori ez hartzea erabaki du gobernuak.
Montiren dekretua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu