BURTSA

Mundakako olatuarena

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2005eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Zer gertatu zaio Mundakako ezkerreko olatuari? Zergatik galdu du indarra? Lehengoratuko ote da? Antzera dabil burtsa bera ere. AEBetan dorre bikienak defizit bikoitza indartu du azken urteetan (atzo defizit komertzialak otsailean 61 mila milioi dolar gainditu dituela jakinarazi zen) eta kezka zabalduz doa finantza merkatuetan; bestalde, interes tasa baxuek zorpetzea bai, baina ekonomia hazkundea ezin izan dute horrenbeste bultzatu. NDFk eurogunerako hazkunde aurreikuspena jaitsi berri du gainera.

Atzo jakin zenez, gure burtsako banku nagusian, Santander (-%0,73) bankuan, duen %2,8ko partaidetza saltzekotan omen dabil Royal Bank of Scotland, Txinako Bankuan inbertitzeko asmoz. Gainerakoan, olatu gutxiko eguna izan genuen : Moviles (-%1,17) ipotxa izan zen %1eko aldaketa gainditu zuen bakarra. Salerosketa ere, baxutik, ia urpean: 1.404 milioi baino ez.

-Alemaniako enpresa eta bankuen ahulaldiak, euren ekialderanzko hedapena moteltzea ekarri du agian. Txekiako Cesky Telecomen %51,1 erostea sinatu zuen atzo Edurnezurik (-%0,22), 2.746 milioitan. Abendurako Erosteko Eskaintza Publikoz (EEP) enpresa osoa bereganatzea da asmoa. Amerikan eginiko inbertsioen orekatzaile gisa, Europar Batasunean duen negozio kopurua handitu du, 3,4 milioi linea finko dituen enpresarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.