Murueta ontziolak eta Naviera del Nervionek hartu dute Navalen kontrola
SESTAO. Navaleko administrazio kontseiluan gehiengoa lortuta, enpresako kudeaketaren kontrola euren gain hartu dute Murueta ontziolak eta Naviera del Nervion enpresak. Atzo egindako bileraren gai zerrendan ez zegoen kapital gehikuntza, eta soilik kontseiluaren antolakuntza aldatu da. Aurrera begira, kapital gehikuntza hori eztabaidatuko dute kontseilariek, proiektu berriei aurre egin ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu