KONTU PUBLIKOAK

Nafarroak %1,47ko defizita izan zuen 2012an

Yolanda Barcina presidenteak iragarri du Espainiako Gobernuak ezarritako defizit mugaren azpitik (BPGaren %1,5) geratu dela. 

Berria.info
2013ko otsailaren 18a
15:11
Entzun

Barcinak nabarmendu du lehen aldia dela Nafarroak defizit muga betetzen duena, eta gogorarazi du iaz desbideraketa 0,67 puntukoa izan zela. Bere gobernuak gastua murrizteko hartutako neurriei egotzi dio defizita murriztu izana. Gainera, "urrats garrantzitsutzat" jo du bere gobernuak ez zuela autonomiak erreskatatzeko FLA funtsera jo behar izan. 

2013rako hartu behar duen zor publikoa jada saldu duela nabarmendu du Barcinak, "beste erkidegoek eta herrialdeak oro har [Espainiak] baina baldintza hobeetan". Egia bada ere Espainiak baino rating hobea duela Nafarroak —edo Euskal Autonomia Erkidegoak—, Madrilgo gobernuak baino gehiago pagatu behar izan du Iruñekoak azken enkantean.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.