Ekonomia

Nafarroako Gobernuak aurten ekonomia %1,5 handitzea espero du

Aurreko aurreikuspena %1,1ekoa zenez, datu makroekonomikoak hobera egin du.

joxerra senar
2014ko irailaren 9a
12:03
Entzun

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia kontseilaria itxaropentsu agertu da, "egoera oraindik zaila bada ere". Lehen seihilekoko bilakaeraren arabera, aurten barne produktu gordinak %1,5 handitzea aurreikusten du. Goikoetxearen arabera, aurreikuspenok Laboral Kutxak (%1,2), Hispalink-ek (%1,5) eta BBVAk (%1,8) egindakoen batez bestekoaren barruan daude.

Gobernuak industria sektorearen datu onak nabarmendu ditu, lehen seihilekoan industria produkzioa %6,4 handitu delako. Zerbitzu sektorearen fakturazioa, berriz, %0,9 hobetu da, eta higiezin merkatuak hobekuntza izan du: hipoteka maileguen banaketa %8,2 handitu da. Kanpo merkataritzako superabita, berriz, %9,8tik %10,1era handitu da lehen seihilekoan.

Goikoetxeak nabarmendu du langabeziak %9 behera egin duela baina Nafarroako "arazo larriena" dela oraindik.

"Konfiantza gutxi" aurrekontuei buruz

Aurreikuspen hobeak 2015eko gastu-muga handitu dezake. Horren aurrean, Goikoetxeak azaldu du datozen egunetan izango dutela zifra, eta 2015eko "aurrekonturik onena" prestatzen ari dela gaineratu du. Dena den, ez du itxaropen handirik. "Parlamentuaren osaera ikusita, konfiantza gutxi dugu onartuak izango direla. Aurrekontu luzatuekin funtzionatuko genuke, oraindik orain 2012ko gastu-mugaren azpitik gaude-eta". 2012ko aurrekotu luzatuekin funtzionatuko luke exekutiboak, aurrekontuak onartuko ez balira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.