Amatasun saria

Nafarroako Legebiltzarrak baztertu egin du amatasun sarien PFEZ atxikipenak bueltatzea

Itzulketaren kontra bozkatu du laukoak, eta abstentziora jo du PSNk

Javier Esparza UPNko burua Nafarroako Legebiltzarrean hizlari, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU
Jon Fernandez.
2018ko urriaren 19a
16:50
Entzun

Atzo Nafarroako legealdiko politika orokorreko azken eztabaida egin eta gero, gaur goizean UPNk aurkeztutako bost ebazpenekin hasi dute saioa Iruñeko ganberan. Horien artean aurkeztu du Javier Esparzaren alderdiak amatasun sarien PFEZ pertsona fisikoen errenta zergaren atxikipenak bueltatzeko prozedura martxan jartzeko eskaera, baina ganberak atzera bota du. Kontra bozkatu du laukoak, alde UPNk eta PPk, eta PSNk abstentziora jo du.

UPNko Carlos Garcia Adanero legebiltzarkideak Uxue Barkosen gobernuari galdetu dio ea zenbat denbora iraungo duen "gazteluan gotortuta" errenta zergaren atxikipenak itzuli gabe, Espainiako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek erabakitakoaren kontrakoa eginez.

UPN, PP eta PSN gobernuari presio egiteko baliatzen ari dira amatasun sarien PFEZ atxikipenen gaia, baina laukoak "zinismoa" egotzi die, gogora ekarriz hiru alderdi horien botoekin onartu zutela 2012an amatasun sariei errenta zergan atxikipenak egitea. Nolanahi ere, presioa oposizioko alderdiez haragotik ere badatorkio Barkosen gobernuari; izan ere, ama talde batek manifestaziora deitu du hilaren 27rako.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.