Nafarroako Volkswagenek 273.273 ibilgailu ekoitzi zituen iaz

Produkzioari dagokionez, VW markako fabriken artean laugarrena da Landabengoa

Alemaniako auto ekoizleak Iruñean duen fabrikako produkzio katea. VOLKSWAGEN.
Nafarroako Volkswagenen fabrika. NAFARROAKO VOLKSWAGEN
joxerra senar
2024ko urtarrilaren 3a
14:00
Entzun

Datorren urte erdialdera ekingo dio auto elektrikoaren fabrikaziora egokitzeko lanei Nafarroako Volkswagenek, eta horrek bete-betean eragingo dio produkzioari, baina trantsizio hori aurreko urtean hasi zuen: iaz, 273.273 ibilgailu ekoitzi zituen. 2022ko produkzio datuekin alderatuta, %5 apaldu da produkzioa. VWen arabera, obrak hasteko egokitzapenek, erdieroaleen hornidura arazoek eta Esloveniako hornitzaile baten fabrikan irailean izandako uholdeak eragin dute beherakada hori.

Gaur egun, T-Cross da Landabenen gehien ekoizten den auto modeloa: orotara, 118.956 ibilgailu egin ziren. Bigarrenik, 82.256 Taigo ekoitzi ziren, eta 66.755 Polo. Abendutik aurrera, T-Cross PA modelo berria jaulki zuen, eta ordutik beste 5.306 ibilgailu atera dira produkzio lerrotik. Aurretik iragarri den bezala, aurten utziko dio Polo autoak ekoizteari. 

Laugarren fabrika

Lehenik Wolfsburg (Alemania); gero, Puebla (Mexiko) eta Bratislava (Eslovakia); laugarren postuan, Landaben. VW markako autoak ekoizten dituzten lantokien artean, ekoizpen handieneko fabriketan laugarrena da Iruñerrikoa. Orotara, iaz egindako hamar ibilgailutik bat Iruñerrian egin zen.

Talde osoko 51 lantokiak hartuz gero, 11. postuan dago Landaben, produkzio bolumenari dagokionez.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.