Nekazaritza

Nafarroan bildutako mahatsa %30 urritu da

Mahatsak kalitate "bikaina" du, eta ardoak ontzeko aproposa da.

Mahatsak Erriberrin. LANDER FERNANDEZ ARROIABE
Iker Aranburu.
2019ko urriaren 28a
17:42
Entzun

Mahats uztaren bilketa amaitu da Nafarroa sor-markan. Bi mila mahastizainek eta 84 upategiek 54,5 milioi kilo mahats bildu dituzte, iaz baino %30 gutxiago, eta batezbesteko historikoa baino %13 gutxiago. Kontseilu arautzaileak azaldu zuenez, iazkoa uzta bereziki handia izan zen, eta aurten, gainera, mahatsak aurreko urteetan baino pisu gutxiago izan dute.

Mahats gutxiago bildu dute nekazariek eta upategiek, baina kalitate «bikainekoa», kontseilu arautzailearen arabera. Arrazoietako bat zera izan da: eguraldia ona izan dutela uzta bilketa hasi zenetik, abuztuaren amaieratik: «Gauaren eta egunaren arteko tenperatura diferentzia handiak, eta euri eskasak ahalbidetu dute bilketa unerik egokienean egitea». Horri esker, ondutako ardoak egiteko urte bikaina izan daitekeela uste du.

Bildutako mahatsaren %90 beltza izan da, eta %10, berriz, zuria. Goi Erriberan jaso dira mahatsen %40, Behe Erriberan %30, Mendialdean %13 eta ia %20 Izarbeibarren eta Estellerriaren artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.