EKONOMIA

Nanoteknologiaren sektorea Bilbon egongo da ostiral arte

BECen gaur zabaldu den Imagenano azoka Europako handiena da, eta 1.200 profesional biltzea espero da. [Youtube]http://youtu.be/miHiu5WdK1Y[/Youtube]

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko apirilaren 23a
14:47
Entzun

Gorantz doan sektorea da nanoteknologia. Eta Euskal Herrian ere joera hori izan du azken bost urteetan. 2008an 70 enpresa zeuden nanoteknologian ikertzen ari zirenak, eta une honetan kopuru hori 180raino hazi da. “Proiektuak ikertzen ari diren enpresen kopurua hazi egin da, baina oraindik nanoteknologia daramaten produktuak ez dira hazi”, azaldu du Cristina Oyon Phantoms fundazioko arduradunak. Hau da, oraindik ikerketa prozesuan dagoen sektorea da. “Oraindik bidea egiten hasi gara”.

BECen gaur goizean zabaldu duten Imagenano azokan sektorean azken bi urteetan izan diren berrikuntzak erakutsiko dituzte. 42 herrialdetatik 160 enpresa inguratu dira Barakaldora, eta, horren ondorioz, 1.200 profesional inguratzea espero dute antolatzaileek. Datu horiek Europako azoka erreferentzial egin dute Imagenano.

Aurtengo edizioan, grafenoaren inguruko ikerketak leku handia hartuko du. Europako Batzordeak, ikerketa hori bultzatzeko, mila milioi euroko laguntza emango dio Graphene Flagship fundazioari datozen hamar urteetan. “Material honen inguruko autobidea zabaldu berri da”, esan du Pedro Miguel Etxenike ikerlariak. Biologian eta teknologia berrietan zeresan handia izango duela uste da, baina oraindik lehen urratsetan daudela gogorarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.