ONTZIGINTZA

Navalek ontziak konponduko ditu aurrerantzean

Hogei urteko eten baten ondoren, Sestaoko Naval ontziolak itsasontziak konpontzeko jarduerari ekingo dio berriro.

Iker Aranburu.
2013ko irailaren 20a
21:07
Entzun

Ontzi berriak eraikitzeko kontratuak lortzea zaila denez, Naval ontziolak aspaldi honetan utzia zuen jarduera batekin hasiko da berriro: ontziak konpontzen. 1994an utzi zituen lan horiek, Europako Batasunak behartuta.

Sestaoko ontziolak bi nasa lehor egokitu ditu konponketa lanak egiteko, eta han jarri du dagoeneko ontzi bat,  EDT Jane izenekoa. Naval bera eraikitzen ari den itsasontzi bat da, eta hurrengo hamar egunotan garbitu egingo dute, eta azken margo geruza emango diote. Urrian entregatuko diote haren jabeari (Zipreko EDT Offshore) enpresari, eta petrolio plataformen hornitzaile izango da. 

Nasa lehorren bidez, Navalek espero du Bilbon porturatzen diren itsasontzietako batzuk konpondu eta margotu ahal izango dituela, eta bere negozio nagusia (itsasontzien eraikitzea) osatu ahal izango duela. Kontratu berriak lortzeko lanetan ari dela ziurtatu du Navalek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.