Ontziolak

Navalek oraindik ez dauka ontzi eskaerarik sinatuta

Gaur bildu dira langile batzordeko kideak zuzendaritzarekin, eta “dena orain arte bezala” dagoela esan diote.

Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko martxoaren 18a
11:57
Entzun

Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako zuzendaritzak eta bertako langileen ordezkariek balizko ontzi berri baten eskaera baten inguruko negoziazioen inguruko berri emateko bilera zeukaten gaur goizean. Eta ez dago albisterik: esku artean daukaten ontzi berriaren eskaera gertu daukate, baina ez dute sinatu. Beraz, joan den asteazkenean ontziolan eraiki zen azken ontzia itsasoratu zenetik egoera berean jarraituko dute langileek. Lanik gabe, eta 236 langiletik 200 ingururi eragiten dien aldi baterako enplegu erregulazioan.

Navaleko zuzendaritza Herbehereetan egon zen joan den astean ontzi bat lortzeko negoziatzen, baina oraindik ez daukate ezer itxita. Langile batzordeak lehendik prestatuta zeukan mobilizazio agendari eutsiko dio. Ostegun honetan, esaterako, langileek kontzentrazioa egingo dute Bilboko Itsasadarra itsas museoaren parean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.