La Naval

Navaleko langileek konpromezu handiagoa eskatu diote Jaurlaritzari

Eusko Jaurlaritzak eta La Navaleko langileek bilera egin dute gaur. Lagileek bileratik atera duten ondorioa zera da: Jaurlaritzaren konpromezua "txikiegia" dela. Izan ere, Espainiako Gobernuak ontziola mantentzea erabakitzen badu, bere eskuetan dagoena egiteko prest dagoela adierazi du Jaurlaritzak. Naval enpresako batzordeak “konpromezu handiagoa” hartzeko eskatu dion Jaurlaritzari.

2004ko uztailaren 29a
17:43
Entzun
Jaurlaritzak hartu duen konpromezua txikiegia dela iritzi diole langileek, eta konpromezu gehiago hartzea eskatu diote. Izan ere, Espainiako Gobernuak La Naval mantentzea erabakitzen ez badu Jaurlaritzak ez "ahal duen guztia" egingo.

Emilio Urreta La Navaleko ELAko ordezkari sindikalak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzari ontziola ixteagatik ez zaio errua botako, baina bai ontziola ez defendatzeagatik”. Urretaren ustez, ontziolaren gaia “kupoaren gaia bezala defendatu” beharko luke Jaurlaritzak.

Gainera, Urretak salatu duenez, Jaurlaritzak "interesa izan balu" lortuko zuen falta zaiola esaten duen informazioa. Orain arte, “beharrezko informazioa” ez duela izan adierazi du Jaurlaritzak.

Aralar eta EB La Navalen pribatizazioaren aurka

Aralar eta EB La Navalen pribatizazioaren kontra agertu dira. Aralarren iritzian, La Navalen gestioa bere esku izatea eskatu behar luke Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren jarrera, gatazkan ez sartzea alegia, "justifika ezina" dela esan dute.

EBren ustez, berriz, La Naval pribatizatzen bada, ixtea izango da hurrengo pausua, eta horrek han lan egiten dutenen kaleratzea esan nahiko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.