Negoziazioei eta protestei ekiteko prest dira Mercedesen

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Mercedesek Gasteizen duen lantegiko zuzendaritza eta langile batzordeko kideetako batzuk gaur ekingo diete berriz furgoneta eredu berriaren ekoizpenari lotutako lan ituna negoziatzeari. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, ordea, ez dute elkarrizketa horietan parte hartuko. Protestekin hasi ala ez aztertuko dute haiek.

2014tik aurrera VS20 furgoneta eredua ekoitzi ahal izateko, langileen gastuak 2008koekiko %10 murriztu behar direla dio zuzendaritzak. Langile batzordearekin ados jartzeko modurik ikusten ez zuela eta, uztailean elkarrizketak eten eta sindikatu bakoitzarekin bere aldetik negoziatzeari ekin zion. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta USOk hartu zuten parte elkarrizketa horietan; ELAk, LABek, ESK-k eta CGTk, aldiz, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.