Negozioaren oinarria harpidetza sistemak dira

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Auto elektrikoen karga bizkorren negozioaren sistemak zerikusi txikia du gasolindegien eredu klasikoarekin. Hasteko, karga prozesua luzeagoa da, eta hiru aldagai daude: kargagailuaren potentzia, autoak karga jasotzeko duen ahala, eta bateriaren tamaina. Kasurik onenean, ordu laurden behar da bateria osoa kargatzeko, baina horiek gama oso altuko modeloak dira.

Kargaleku lasterretan, gasolindegietan bezala ordaintzeko aukera dago: kargatu, argindarra ordaindu, eta joan. Marka handi guztiek, baina —Tesla, Ionity...—, harpidetza sistemak asmatu dituzte. Teslak, esaterako, bere kargagailu lasterretan prezio hobea lortzeko aukera ematen du hilabetean 12,99 euro ordainduz gero; Ionityin, berriz, 11,99 euro pagatu behar da.

Harpidetza izateko, autoak ez du marka jakin horietakoa izan behar, baina markak ere eragina du zerbitzuan, markaren arabera prezioa ere alda baitaiteke. Orduak ere eragina izan dezake, kargaleku batzuek orduka fluktuatzen baitute, argindarraren prezioaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.