No questions

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Burtsan salerosketa bat burutzea, egunkari bat plazaratzea bezala, ez da delitu. Ez behintat lehentasunezko informazioarekin egiten ez bada. Eta noski, norberak ezin du frogatu lehentasunezko informaziorik ez duenik; hori akusazioak frogatu beharrekoa da. Atzo galdera gutxi izan ziren Madrilgo Genova kalean, Egunkaria auziaz eta, gutxi, baita ere, hiri hartako Lealtad plazan. No questions. Bilboko Olabarri kalean lez, libre (¡) izan zen saldu eta erostea eta erosleek indar gehixeago agertu zutenez, %0,25 egin zuen gora Ibex-35 indizeak 2.088 milioiren salerosketarekin. Publizitatearen prezioak igo asmo dituen Telecinco (+%4,5) nabarmendu zen, Grifolsekin (+%3,13) eta fiskala bezain isil mugitu ziren blue chip-ak: Iberdrola (+%0,39) izan zen ozenena, atera kontuak. Orain ere Espainia arriskuan ikusten omen du Genova kalean egoitza duen Rajoyk, oraingoan kontu publikoen eramangarritasunagatik. No questions eta no comment, beraz.



Iberdrola. Iberdrolak (+%0,39) dibidenduari eusteko asmoa du datorren urtera begira eta berau akziotan kobratzeko aukera eskainiko die, gainera, dituen milioi erdi akziodunei: 0,143 euro gordin izango dira akzioko baina, jakina, iaz baino 250 milioi akzio gehiago egoteak ordain osoa handiagoa izatea eragingo du. Dibidendua aurtengo abenduak 30ean banatuko dute Gardoki kalekoek zerga zama arintze aldera, eta ez urtarrilean, ohikoa zen lez. Bestalde, datorren urteko dibidendu osagarria izango da akziotan jaso ahal izango dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.