Ekonomia

Nobel saria Oliver Hart eta Bengt Holmstronentzat

Kontratuen Teoriari egindako ekarpenengatik saritu dituzte

Saridunen berri eman duten ekitaldia. STINA STJERNKVIST / EFE
Irune Lasa.
2016ko urriaren 10a
12:59
Entzun

Ekonomiaren arloko hainbat harreman arautzen dira kontratuen bidez, eta horiek behar bezala ulertu nahi ditu Kontratuen Teoriak. Besteak beste, kontratu harremanetan lotutako alde guztiek ahalik eta onura gehiena izateko moduak eta tresnak bilatzen ditu: adibidez, zein ordainketa mota, zein kontratu izan behar du langile jakin batek? Ordain finkokoa, ekoizpenaren araberakoa...? Zein baldintza jaso behar ditu aseguru kontratu jakin batek? Harvard Unibertsitateko Oliver Hart estatubatuarrak eta Massachussets Teknologia Institutuko Bengt Holmstron finlandiarrak Kontratuen Teoriara egindako ekarpenak hartu ditu aurten aintzat Ekonomiako Nobel Sariaren epaimahaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.