Nork erabakitzen du zerga politika?

2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Autonomia Erkidegoko kontzertu ekonomikoak dio aldundien esku dagoela zergak biltzea, baita haren gaineko legedia egitea ere. Baina kontzertuak berak dio zerga ereduak «harmonikoa» izan behar duela, foru lurraldeen artean ez ezik, baita Espainiarekin ere, hau da, ezin dela zerga aldetik alde handirik izan hiru diputazioen arauen artean, ezta Espainiako legediarekin ere. Hiru lurraldeen zerga sistema harmonizatzeko asmoz Zerga Koordinatzeko Organoa sortu zuen Eusko Legebiltzarraren 1989ko lege batek. Aldundietako hiru kide eta Jaurlaritzako beste hainbat biltzen dituen erakunde horrek ekarri du aldundien arauak oso antzekoak izatea orduz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.