LAn gatazka

Ocariz galdaketa enpresa zigortu dute greba eskubidea ez errespetatzeagatik

ELAk jakinarazi duenez, Gasteizko epaitegiak Ocariz galdaketa enpresa zigortu du, iazko urtarrilaren 7tik 22ra bitartean hango langileek egin zuten protestan greba eskubidea eta askatasun sindikalerako eskubidea ez zituelako errespetatu. Sindikatuak azaldu duenez, enpresak langileen eskubideak urratzeaz gain, "grebalariak eskirolekin eta beste enpresetako langileekin ordezkatu zituen".

2004ko abenduaren 24a
12:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain, greba garaian jaso ez zuten soldataren erdia ordaindu beharko die enpresak langileei. Izan ere, epaitegiak erabaki duenez, langileak kaltetuta geratu ziren enpresak beraien lana egingo zuten beste batzuk hartu zituelako.

Horretaz gain, erabakiaren arabera, Ocariz galdaketa enpresak Greba Batzordearen lana oztopatu zuen behin eta berriz, eta beraz, Batzorde horretakokide bakoitzari hiru mila euro eman beharko dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.